Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Berrizko dantzen DVDa argitaratu dute

Dokumentuaren akzioak

Berrizko dantzen DVDa argitaratu dute

Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2008/03/01

Bertan, Durangaldeko folklorearen berezitasunak aztertu, eta garai bateko dantzari eta txistularien iritzi eta bizipenak jaso dituzte. San Lorentzo taldearen dantzari-dantza eta soka-dantza ikuskizuna ere jasotzen da dokumentalean. Lan hau argitaratuz elkartearen helburua izan da Bizkaiko benetako aurreskuaren eta atzeskuaren ezaugarriak jakinaraztea eta antzinako dantza mota hauek hedatzea. Aurkezpenean Dantza Eskola bat sortzeko premia nabarmendu dute elkarteko kideek.

 

Dokumentuaren akzioak