Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bero itogarriarekin baina giro ederrean ospatu dute San Pedro eguna Donezteben

Dokumentuaren akzioak

Bero itogarriarekin baina giro ederrean ospatu dute San Pedro eguna Donezteben

San Pedro egun handiko ospakizunak izan zituzten igandean Doneztebeko bestetan. Hamalau dantzari bikotek dantzatu zuten Trapatan eta aurten, berrikuntza bezala, Joxe Irigoien zenaren omenez, Joxeren jota dantzatu zuten erraldoiek. Argazkiak: Alicia del Castillo
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Donoeztebe
Mota
Albistea
Data
2025/06/30
Lotura
Erran

San Pedro egun handiko ospakizunak izan zituzten igandean Doneztebeko bestetan. Hamalau dantzari bikotek dantzatu zuten Trapatan eta aurten, berrikuntza bezala, Joxe Irigoien zenaren omenez, Joxeren jota dantzatu zuten erraldoiek. Argazkiak: Alicia del Castillo

Ohiko Trapatan dantzarekin batera, lehen aldiz Joxe Irigoienen oroimenez jota ere dantzatu zuten erraldoiek eta gaur hondarreko eguna izanen dute

Eguna mezarekin hasi zen. Ohi bezala, Mendi abesbatzak ‘Agur Doneztebe’ kantatu zuen. Meza ondotik, hogeita hirugarren urtezs segidan bandera dantzatu zuen Eduardo Almandozek. Segidan, dantzarien txanda izan zen. Hogeita zortzi dantzari plazaratu ziren, hamalau bikote 35 gradutara: Ainhoa San Miguel, Nerea Apezetxea, Lorena Almandoz, Andrea Mindegia, Lorea Agesta, Izaro Zunzarren, Inma Ibarrola, Uxue Ibarrola, Amaia Jorajuria, Elena Zabala, Maider Jabalera, Lorena Juanena, carla Cantera eta Irati Huarte, Juan Ramon Ostiz, Tomas Ostolaza, Imanol de Rueda, Iñaki Maylin, Txibi Uterga, Jon Belarra, Aimar Jabalera, Borja Arregi, Andres Ostiz, Mikel Valverde, Mikel Rekarte, Joseba Legarra, Iñaki Telletxea eta Aritz Zulaikarekin.

Ohi bezala, txistularien doinupean Trapatan dantzatu zuten, baita porrusalda eta jota. Akitzeko, eta aurtengoan berrikuntza bezala, Pello eta Lucia erraldoiek Baztango gaitariek jo zuten Joxeren jota dantzatu zuten, 2023ko abuztuan hil zen Joxe Irigoien Perurena dantzariaren omenez.

 

Gaur hondarreko eguna

Ekainaren 30a, astelehena izanen dute bestetako hondarreko eguna Donezteben. Goizean, diana gaitariekin, mus txapelketa eta erraldoien eta buruhandien irteera izan dute.

  • Eguerditik aitzinera Elutxa txaranga.
  • 14:00etan herri bazkaria Intzakardin.
  • Ondotik, Xaibor.
  • Gero, erreka igoera.
  • 20:00etan bestetako zozketa berezia Santa Luzia lazan.
  • 20:30ean A Toda Madre taldea Santa Luzia plazan.
  • 22:15ean suzko zezena Bear Zanan.

Dokumentuaren akzioak