2009an hasi zen Juan Carloz Gomez Alardean eta gazteei paso eman nahi diela esanez agurtu du urte askoan hezurmamitutako pertsonaia. Alardeko taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiote egindako lanagatik Gomezi eta baita honek eskerrak bueltan eman ere "bihotz-bihotzez, eskerrik asko" esanez.
Aurten, gainera, sketchrawal deritzon marrazki ekimena egin dute. Hau da, alardea gertatu den unean bertan margotu eta ilustratu dute margolariek.