Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bergaran larunbatean egingo den «erromeria nazionalean» milaka bisitari espero dira

Dokumentuaren akzioak

Bergaran larunbatean egingo den «erromeria nazionalean» milaka bisitari espero dira

Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2002/05/08

Euskal dantza tradizionalak suspertzea da erromeriaren helburua. «Gainbehera ditugun plazako dantzak eta erromeriak berreskuratu nahian abian jarritako ekimena da», adierazi du Joxe Juan Ugalde, Euskal Dantzarien Biltzarreko Dantza Sueltoko koordinatzaileak.



«Erromeria nazionaltzat» hartu du ekimena Euskal Dantzarien Biltzarrak eta bi urtetik bi urtera egingo da aurrerantzean, Euskal Herria korrituz. Bi urte barru Bizkaian egin nahi da, hain zuzen ere.



Fandango, arin-arin, mutxiko eta bestelako plaza-dantzak egiteko aukera izango da Bergaran. Ez dakitenek ikasteko modua izango dute, oinarrizko pausoak behin-tzat, han jardungo baita irakasten Patxi ipartar maisua bere Batbiru taldearekin.



Moises Azpiazu dantza talde bergararrak hogeita bost urte betetzen ditu aurten. Berarekin elkarlanean antolatu du festa Euskal Dantzarien Biltzarrak. Eta Xamatz eta Abarka taldeak ere ari dira antolaketa lanean, berauek ere Bergarakoak.



Larunbateko ekitaldiak goizeko 11etan hasiko dira, kalejirarekin. 13:00etan dantza ikuskizuna eskainiko dute dantzariek, besteak beste Bergarak urteetan eman dituen dantzari txapeldunek.



Gero, 14:30etan, herri bazkaria izango da. Hamar euro kostako da eta txartelak Gero, 14:30etan, herri bazkaria izango da. Hamar euro kostako da eta txartelak salgai daude, besteak beste, Bergarako kultur etxean (943-779160) eta Euskal Dan- tzarien Biltzarrean (943-289848).



18:00etan, eta 21:30ak arte, eguneko ekitaldi nagusia hasiko da, erromeria alegia. Juan Mari Beltran alboka-joleaz gain, Bergarako txistulariak eta zenbait trikitixa talde ariko dira.



Gero, gaueko 23:00etatik aurrera, beste dantzaldi bat egongo da, Eztanda eta Trikizio taldeen doinuekin.

Dokumentuaren akzioak