Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bergarako San Martzial erromerian, giro aparta

Dokumentuaren akzioak

Bergarako San Martzial erromerian, giro aparta

Egilea
Miren Arana Pagaldai
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2023/07/02
Lotura
Goiena

Tradizioak jarraituz, San Martzialen egun osoko erromeria ospatzen ari dira bergararrak. Goizean-goizetik, bertan bildu dira haur, gazte eta nagusiak festa giroan erromeriaz gozatzeko.

Urteroko zitari hutsik egin gabe, eta hainbat unetan euria ere egin duen arren, gogotik ospatu dute Bergararrek San martzial erromeria.

Usadiotik asko duen festa de San Martzialekoa. Hala, alboradarekin hasi da eguna 09:00etan, eta 10:00etan hasi dira igotzen ermitara herritarrak idien konpainian. Eguerdian piztu da festa musika, trikiti doinu eta bertso artean; eta ostean dantzaren txanda iritsi da, ohorezko soka eta ohiko aurreskua eginda. Umore ona, bazkariak, kantua eta ondo pasatzeko gogoa nagusitu dira gero.

Dokumentuaren akzioak