Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bergarako bikotea hirugarren, Euskadiko Dantza Solte Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Bergarako bikotea hirugarren, Euskadiko Dantza Solte Txapelketan

Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien bikote azpeitiarrak irabazi du Bergaran egin den bikote gazteen XXXVII. Euskadiko Dantza Solte Txapelketa. Bigarren gelditu dira Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga, eta, hirugarren postua lortu dute Bergarako Julen Murgiondok eta Saioa Galarragak.
Egilea
Amaia Txintxurreta
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2014/12/14
Lotura
Goiena

Laugarren eta bosgarren gelditu direnendako ere izan dira sariak. Laugarren postua lortu dute Azpeitiko Jon Ibarzabalek eta Larraitz Larrañagak eta bosgarrena Errezilgo Julen Berrondok eta Nagore Berrondok.

Jantzi egokienaren saria, berriz, Ibarrako Aimar Odriozolak eta Izaro Urrestarazuk eskuratu dute eta bergarar onenen saria eskuratu du hirugarren gelditu den herriko bikoteak.

Epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako lau kidek osatu dute: Ander Garitanoandiak, Gabriel Alonsok, Idoia Besadak eta Lierni Martiarenak. Baloratu dutena da nola dantzatzen zuten eta erabiltzen zituzten pausuak, gerritik gorako aldearen mugimendua, alaitasuna eta erritmoa. "Garbi ikusi dugu nortzuk izan behar ziren irabazleak", azaldu zuen Besada epaimahaiak.

Parte-hartzaileek fandango eta arin-arina dantzatu dute eta frontoian jende asko izan da. Aurten lehenengo urtez, Bergarako musika eta dantza eskolak antolatu du txapelketa.

Bergarako Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo, txapelketan.

Dokumentuaren akzioak