Dokumentuaren akzioak
Bergarak erromerien ohitura berreskuratuko du maiatzean
Lehenengo hiru ostiraletan izango dira ekitaldiak. Maiatzaren 19an egitarau zabalagoa eskainiko dute, kalejira, afaria eta bertso antzerki batekin
Egitarauaren zehaztasunak kultur etxean eskaini zuten prentsaurrekoan eman zituzten. Maider Osa, Udaleko Kultura teknikariak azpimarratu zuenez, "ideia orain dela hilabete batzuk sortu zen herriko giroa pizteko asmoz". Osak adierazi zuenez, "talde hauek egiten duten lana kaleratzako modu bat da eta, era berean, eszenatoki berberean kultura ulertzeko era ezberdinak taularatuko dira". Trikitixa eskolako Aritz Alustizak herritarren laguntza eskatu zuen: "Beste ba-tzuetan bakoitzak gure aldetik antolatu ditugu ekintzak, baina uste dut denon artean egindako lanarekin emaitza hobea izango dela".
Antolatzaileek herritarrei dan-tza egiteko gogoaz hurbil daitezela eskatu diete. "Jendea etorriko dela espero dugu, izan ere, talde hauek, bakarka jende asko mugitzen dute", gaineratu zuen Osak. Beraz, erromeriak maiatzeko lehenengo hiru ostiraletan egingo dituzte Munibe Plazan. Hasteko, maiatzaren 5ean Bergarako Ekaitz, Jone eta Aitor hirukotearen emanaldia izango da eta, jarraian, Etxabe anaiek alaituko dute giroa. Maiatzaren 12an, berriz, Aritz, Xabi eta Enaitz bergararren doinuak izango dira en-tzungai eta hauek amaitzean, Izer eta Alabier taldearekin dantzatzeko aukera izango da herrian. Bi egun hauetan, ekitaldiak 19.00etan hasiko dira.
txartelak Maiatzaren 19rako eskaintza zabalagoa prestatu dute. Horrela, arratsaldeko 18.30etik 19.30ra kalejira egingo dute Bergarako trikitilariek. Ondoren, musika Munibe plazara abiatuko da eta 20.30etik aurrera afaria egingo dute bertan. Dagoeneko txartelak salgai daude, 6 eurotan, kultur etxean eta Kortazar tabernan. Bestalde, gaueko 22.00etan bertso antzerkia izango da eta, bukatzeko, Enebada taldeak erritmoa jarriko dio jaiari. Eguraldi txarra egingo balu, maia-tzaren 5eko ekitaldiak udal pilotalekuan egingo dira, eta hilaren 12 eta 19koak, Zabalotegi pilotalekuan.
Dokumentuaren akzioak