Dokumentuaren akzioak
«Berezko estilo tradizionala» jorratuko dute 'Dantzaldi ibiltaria'-n
Aiko dantza taldeak Dantzaldi ibiltaria ekitaldia aurkeztu du, «dantza egiteko berezko estilo tradizionala zabaltzeko eta dantzarako esparruak berreskuratu eta sortzeko asmoz». Urritik ekainera bitarte, dantzazaleak ostegun arratsaldeetan Donostian bilduko ditu proiektu horrek, Viktoria Eugenia antzokian, dantza mota ugari landuz gozatzeko. 2013-2014ko ikasturtean, gainera, beste zortzi hiri eta herritara ere iritsiko da ekitaldia: Azkainera (Lapurdi), Iruñera, eta Bilbo, Markina, Galdakao, Sopela, Gernika eta Durangora (Bizkaia). Horretaz gainera, Dantzazaleak Iñaki Andresen argazki erakusketa ikus daiteke egunotan Donostiako Udal Liburutegian, Aikoren lanari buruzkoa.
Dokumentuaren akzioak