Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bere ibilbidearen inguruan jardungo du Lucia Lacarrak ostegunean, Kostan elkarteak antolatutako ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

Bere ibilbidearen inguruan jardungo du Lucia Lacarrak ostegunean, Kostan elkarteak antolatutako ekitaldian

Egilea
Juan Luis Romatet
Komunikabidea
Guka
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2024/12/10
Lotura
Guka
Lucia Lacarra.

Elkarrizketa formatua izango du saioak, eta bideo batzuk ere erakutsiko dituzte. 10:00etan izango da Aita Mari aretoan, eta Kostan elkarteko kideek izango dute sarreran lehentasuna.

Lucia Lacarra dantzari zumaiarra izango da ostegunean Kosta elkarteak antolatutako saioko protagonista. Goizeko 10:00etan izango da ekitaldia Aita Mari aretoan, eta bertan bere ibilbide luze eta arrakastatsuaren errepasoa egingo du Lacarrak. Elkarrizketa formatua izango du saioak eta bideo batzuk ere emango dituzte. Ekitaldia euskaraz izango da. 

Eskualdeko bazkideekin egiten du lan Kostan elkarteak, eta bazkideen artean zumaiarrak ere baditu. Elkarte honek egiten dituen saio gehienak Zarauzko Modelo aretoan egiten dira, baina, oraingo honetan, gonbidatua zumaiarra izanik, Zumaiako Aita Mari aretoan egitea erabaki dute. 

Sarrera doan izango da, baina lehentasuna Kostan elkarteko bazkideek izango dute. Ondoren, bazkide ez direnei ere sartzen utziko diete besaulkiak bete arte.

Dokumentuaren akzioak