Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bere 18. urteurrena ospatzeko, musika eta dantza emanaldia eskaini zuen Hiru Erreka Euskal Etxeak bertako Euskal Plazan

Dokumentuaren akzioak

Bere 18. urteurrena ospatzeko, musika eta dantza emanaldia eskaini zuen Hiru Erreka Euskal Etxeak bertako Euskal Plazan

Egun osoko programa garatu zuen Tres Arroyoseko Euskal Etxeak bere 18. urtebetetzea ospatzeko, bi zatitan banatuta. Goizean, inauguratu berria den Euskal Enparantza izan zen ekitaldiaren egoitza. Gauean, berriz, Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren etxeko kide eta lagunak afaltzeko eta elkartearen zein elkarren alde topa egiteko. Artikulu honetan, ikus testuaren ondoan argazki galeria.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Tres Arroyos, Argentina
Mota
Albistea
Data
2017/10/12
Lotura
Euskalkultura.com

Urriaren 7an, larunbata, ospatu zuten Hiru Errekako lagunek euren euskal etxearen 18. urteurrena. Goizeko ekitaldia, Euskal Plaza berrian egin zuten eta euskal dantzak eta musikak erakarrita, publiko ugari bildu zuten hainbat euskal ikur –ikurrinak, lauburuak eta Guernica margolanaren erreprodukzio bat ere– apaingarri zituen berdegunean.

Baina ikuskizuna ez ezik, euskal taberna ere prestatu zuten euskal etxekoek bildutakoei harrera polita egiteko. Hiru Errekako sukaldariek txistorra, tortilla eta odolkiak prestatu zituzten jendeak dasta zitzan, eta ardoz beteriko zahato batekin busti zuten.

Gauean, jaiak Euskal Etxeko egoitzan jarraitu zuen, ehun bat gonbidatu lagun. Afarian Hiru Errekako dantzariak berriro ere bilakatu ziren ikuskizuneko protagonista. Adin guztietako neskek euren jantzi tradizionalak eta koreografiak luzitu zituzten. Antolatzaileek animaturik, bildutakoek zozketetan eta euskara praktikatzeko hainbat jolasetan hartu zuten parte. Festa ordu txikiak arte luzatu zen eta elkartearen aldeko topa egite batekin bukatu zen.

Euskal Dantzak Euskal Plazan Hiru Errekaren 18. urteurrenean

Euskal Dantzak Euskal Plazan Hiru Errekaren 18. urteurrenean

Dokumentuaren akzioak