Dokumentuaren akzioak
Berdintasunaren aldeko dantza
Festa Saria 2019
Iruñeko udaleko lehenengo emakume dantzariei omenaldia.
Aniana Alfarok eta Ainara Ibañezek Iruñeko prozesioan dantzatu zuten lehenengo aldiz, ordurarteko debekua hautsiz, beste 13 dantzarirekin batera. 50 urte lehenago Iruñeko udaleko dantza taldeko lehenengo emakumeak izan ziren Sagrario Aranburu eta Tere Paños, besteak beste. Guztira 10 emakume dantzari sarituko ditu aurten FESTA sariak, Sanferminetan emakumeen protagonismoa eta parte hartzea bistarazteko lana omentzen duen sariak. Lau saridunekin eta Aritz Ibañez Duguna dantza taldeko zuzendariarekin elkartu gara euskal dantzaren munduan berdintasunaren alde egiten ari diren urratsez hitz egiteko.
Dokumentuaren akzioak