Dokumentuaren akzioak
Berastegiko dantzak Beasainen
Jesus, Xanti eta Joxe Nazabal Berastegiko San Juan dantzak irakasten aritu dira, Dantzan Ikasi egitasmoaren barruan; Dantzan.com atariak jaso du erreportajea.
Jesusek hartu zuen hitza hasieran eta Berastegiko dantza hauei buruzko testuingurua eta ezaugarri nagusienak kontatu zizkigun. Kapitainaren garrantziaz aritu zen, duen arduraz eta horregatik ez duela edozeinek postu horretan dantzatzen. Dantza nahiko fisikoak direla ere abisatu zigun. Sei bikotek eta kapitainak osatzen dute taldea, hamairukotea alegia, eta pausurik gehienetan lerroen arteko ispilua eginez dantzatzen dela. Zikloa osatzen duten zortzi dantza izendatu zituen: paseoa plazan sartzeko, lauko txikia eta kontrapaseoa, kapitain-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza eta belauntxingoa.
Paseo-ko urratsa eta kapitainarena ikastean zegoela gakoa kontatu zigun Jesusek. Xantik berriz, txistularia ere izaki, musikariak dantzatzen ere jakitearen beharra nabarmendu zuen abiadura aldaketak behar bezala markatu eta dantzariari lagundu ahal izateko. Herriko mutil gehienek dakizkite dantzok, eta badira pare bat urte neskek ere parte hartzen dutela abuztuan San Lorenzo egunez udaletxe plazan ematen diren dantzotan.
Sarrerako hitzak bukatuta deia ikasten hasi ziren gure lehendabiziko izerdiak: besoak goian eustea eta gerria behar bezala mugitzea ez ziren erronka makalak. Jarraian bi lerro osatu eta paseoari ekin genion. Hanka, soin zein beso, denak behar dira behar bezala koordinatu paseoko zortzikoa menderatzeko. Jesusek, belauneko lesioa medioa, ez omen zuela askorik dantzatuko esana zigun, baina ez belaun minduak, ez praka bakeroek ere ez zioten etengabe arintasunez eta indartsu mugitzea eragotzi. Lehenengo ahaleginen ondotik Joxe pasa zen kapitainaren lanak egitera eta Xantik txistu eta danbolinari kolpe egin zien musikaz laguntzeko Jesusen begirada eta agindupean.
JARRAITU IRAKURTZEN dantzan.com -en.
Dokumentuaren akzioak