Dokumentuaren akzioak
Belintxon eta Aginaga Bikote Gazteen Suelto Txapelketan bigarren sailkatu dira
Gipuzkoako Bikote Gazteen 59. Suelto Txapelketa egin zuten pasa den larunbatean Trintxerpen, eta Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga bigarren sailkatu ziren.
Egokirik jantzirik doan bikoteari emandako saria Belintxonek eta Aginagak lortu zuten. Txapela Azpeitiara joan zen. Joritz Galarragak eta Laura Olaizolak osatutako bikotea sailkatu zen lehenengo.
Dokumentuaren akzioak