Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beldurraren inguruko koreografia

Dokumentuaren akzioak

Beldurraren inguruko koreografia

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/10/06

Dantzaren bidez beldurraz hausnartu, eta horren kontra matxinatu nahi du Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa, 1972) dantzari eta koreografoak. Ostrukaren Zuloa lana sortu du, eta asteburu honetan aurkeztuko du Bilboko Fundicion aretoan, 20:30ean. Arantza Balentziaga izango du lagun, eta Borja Ramosek sorturiko musikarekin eta Kepa Ugartek, Iker Urteagak eta Carlos Sarasolak eginiko bideoarekin egingo du dantza. «Gizakiaren bizkarroi horren gainean hazka egin nahiko nuke, odola egin arte», dio dantzariak.

Dokumentuaren akzioak