Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Belaunaldi guztiak elkartuko ditu Galdakaoko Andra Marik

Dokumentuaren akzioak

Belaunaldi guztiak elkartuko ditu Galdakaoko Andra Marik

'Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari' dantza taldearen 60. urteurrena ospatuko du asteburu honetan, gaurtik hasita

Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2015/11/21
Lotura
El Correo

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak asteburu honetan bukatuko ditu bere 60. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Horrela, gaur, 'Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari' jaialdiak hainbat belaunalditako dantzariak elkartuko ditu Krutzeko pilotalekuko eszenatokian, 20:00etatik aurrera. Musika eta dantza jaialdi horretan, adin guztietako dantzariak elkarrekin arituko dira, 1955eko azaroan sortu zen dantza taldearen iragana, gaur eguna eta etorkizuna sinbolizatuz.

Halaber, igandean, azaroaren 22an, Andra Mari taldeko hildako kideen omenezko meza egingo da Elexaldeko Andra Mari elizan, 13:00etan. Horren ostean, beti bezala, bazkari herrikoia egingo da.

1955ean sortu zenetik, Andra Mari taldeak euskal kultura eta tradizioak sustatzeko lan handia egin du. «Euskal kulturarekiko maitasunak markatutako sei hamarkada» izan dira, eta horren emaitza da Folklore Bizian, Andra Mari taldea azken 28 urteetan antolatu duen nazioarteko folklore jaialdia, uztailean Galdakaoko kaleak musikaz eta dantzaz betetzen dituena. Une honetan, 6 eta 73 urte bitarteko 200 pertsona inguruk osatzen dute taldea (120 ume eta 80 nagusi inguruk), eta 450 bazkide ditu.

Dokumentuaren akzioak