Dokumentuaren akzioak
Belaunaldi askotako 17 talde batuko ditu Urrijenak
Urriaren 11n ospatuko dabe bosgarrenez, eta 60 urtetik gorako 70 bat dantzari omenduko ditue
Montoian elkartuko dira 10:00etan, Goiuriko taldea, Oromiñoko bi, Arriandiko hiru eta Iurretako gainerako 11 taldeak Aita San Migel plazara kalejiran abiatzeko. Domingo Zuloaga buru dela, meza ospatuko da 11:00etan.Ibarrangelukoa 1940an hasi zen abade Iurretan, eta Dantzari Dantza bertan ikasi eban, gero Ibarrangelun erakutsiz: “Argitaratu barri dauen liburuan bertako abesti eta pasadizoak be batu ditu, eta meza emoten etorriko da. Oparia be emongo deutsagu”.
Dantza ikuskizuna
Agintariena eta Ezpata txikiak dantzatuko ditue guztiek; 76-77 urteko dantzariek be bai. Gazteagoek jarraituko dabe, Zortzinangoa,Banangoa eta Txotxongiloagaz.Saioa 12:00etan hasiko da. Familia argazkia eta garaikurren banaketa egingo dabe, Goiurira bazkaltzera joan aurretik. 1979an batu ziren dantzariak lehenengoz bazkaltzeko; 1989an,bazkaltzeko ez eze, dantzarako be bai. Hori izan zen lehenengo Urrijena;14 talde batu ziren orduan. Udalaren eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren, sei kofradien, Jai Batzordearen eta Gerediagaren laguntza eskertu dabe Mikel Deuna dantza taldekoek.
Dokumentuaren akzioak