Dokumentuaren akzioak
Belaunaldi askotako 17 talde batuko ditu ‘Urrijena’-k
Dantzarien Jaia
Jesarrita egongo dira nagusienak: horreen artean, nagusiena, 91 urteko Gregorio Gorroño. Gogoratu dute, ohi dutenez, 60 urtetik gorako dantzariak omenduko dituztela oraingoan ere; denera, 70 inguru.
Montoian elkartuko dira 10:00etan, Goiuriko taldea, Oromiñoko bi,
Arriandiko hiru eta Iurretako gainerako 11 taldeak Aita San Migel
plazara kalejiran abiatzeko. Domingo Zuloaga buru dela, meza ospatuko
da 11:00etan. Ibarrangelukoa 1940an hasi zen abade Iurretan, eta
Dantzari Dantza bertan ikasi eban, gero Ibarrangelun erakutsiz:
“Argitaratu berri duen liburuan bertako abesti eta pasadizoak ere batu
ditu, eta meza ematen etorriko da. Oparia ere emango diogu”. Halase
azaldu dute Anton Mari Aldeko-Otalorak, Jose Jabier Abasolo, Joseba
Agirrek eta Eneko Abasolok.
Dantza ikuskizuna
Agintariena
eta Ezpata txikiak dantzatuko ditue guztiek; 76-77 urteko dantzariek be
bai. Gaztegoek jarraituko dabe, Zortzinangoa, Banangoa eta
Txotxongiloagaz. Saioa 12:00etan hasiko da. Familia argazkia eta
garaikurren banaketa egingo dabe, Goiurira bazkaltzera joan aurretik.
1979an
batu ziren dantzariak lehenengoz bazkaltzeko; 1989an, bazkaltzeko ez
eze, dantzarako be bai. Hori izan zen lehenengo Urrijena;14 talde batu
ziren. Udalaren eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren, sei kofradien,
Jai Batzordearen eta Gerediagaren laguntza eskertu dabe.
Dokumentuaren akzioak