Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Belako zaldüna' pastorala, larunbatean Maulen

Dokumentuaren akzioak

'Belako zaldüna' pastorala, larunbatean Maulen

Jean Bordaxarrek idatzitako pastorala uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean ikusi ahalko da Zuberoako hiriburuan, 15:30etik aurrera. Jeanne-Philippe de Béla mauletar militarraren bizia kontatzen du.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2018/07/26
Lotura
Eitb

Maule-Lextarreko herritarrek larunbatean, uztailak 29, jokatuko dute lehenengoz “Belako zaldüna” pastorala, eta astebete geroago, abuztuaren 5ean, berriz taularatuko dute Jean Bordaxar zuberotar kantari eta kantagileak idatzitako antzerkia.

Jean-Philippe de Bela mauletar militarraren bizia kontatzen du istorioak, besteak beste frantsesa-euskera hiztegi bat jaso zuen zaldunaren nondik norakoak.

Orotara, ehun arizale baino gehiago igoko dira oholtzara, 15:30etik aurrera. Lehenago, 10:00etan, meza emango dute; 11:00etan desfilea egongo da; 12:30ean bazkaria, Jai Alain; eta 20:30ean, herri antzerkiaren ondoren, gaualdi alaitua izango da.

Belako Zalduna pastorala kartela

2017an, 'Joanikot' pastorala antzeztu zuten Altzai eta Lakarriko herritarrek

2017an, 'Joanikot' pastorala antzeztu zuten Altzai eta Lakarriko herritarrek

Dokumentuaren akzioak