Dokumentuaren akzioak
Belako zaldüna pastorala
Jean-Philippe de Béla, "Belako zaldüna", Maulen sortu zen 1709an Xiberoko familia ezagun batetan ; 18 urteetan armadan sartzen da, Grenoblen dagon Royal Artilleriako talde batetan. 1731n, espiu igorria da Suedialat, Louis XV erregearen kontu, hanko artilleria aitzinakoiaren sekretuen edireiteko. 1745ean, euskaldunez eginiko errejimentu berri baten altxatzeko manua uken zuen. 50. hamarkadan armada utzirik Herriara itzultzen da. Xiberoko ainitz borroketan parte hartzen du. Idazten du ere bai, horien artean "l’Histoire des Basques" liburua. 2018an Maule iragan zen pastorala duzue hemen ikusgai.
Dokumentuaren akzioak