Dokumentuaren akzioak
Bejart gozatzeko hiru aukera
Koreografo frantses zenaren konpainia Donostian ariko da gaur eta bihar, eta Miarritzen heldu den asteartean
Bejart Ballet Lausanne konpainiak 23 urte darama Bejarten koreografiak
mundu osoan zabaltzen, arrakasta handiz. Bejart hil zenez geroztik Gil
Romanek zuzentzen du konpainia. Bejart maisuaren konfiantza osoa zuen
Romanek, eta haren borondatea jarraituz hartu zuen konpainiaren
zuzendaritza.
Gustav Mahlerren Hirugarren sinfonia-ko 3, 4 eta 6. mugimenduekin emateko sortutako koreografia da Ce que l'Amour me dit (Maitasunak esaten didana). Sonate à trois
(Sonata hirurentzat) Bela Bartokek bi pianotarako eta perkusioarentzako
sortutako sonatarekin ematekoa da. Igor Stravinskiren izenburu bereko
musikarekin emateko sortua da L'Oiseau de Feu (Suzko txoria).
Dokumentuaren akzioak