Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Behar dugu Dantzan.com

Dokumentuaren akzioak

Behar dugu Dantzan.com

Egilea
Maialen Astigarraga
Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2012/02/28

Elgoibartarrok, Elgoibarren gertatzen diren gauzen berri izateko BARREN daukagun moduan, dantzaren munduan gertatzen eta egiten diren gauzen berri izateko Dantzan.com izan dugu dantzariok azken hamar urteotan. 10.000 artikulu, 8.000 argazki, 1.000 bideo eta dantzari buruzko hainbat eta hainbat kontu interesgarri biltzen ditu Dantzan.com-ek. Dantza ikuskizun berriak, inauterietako tradizio zaharrak, dantza garaikide modernoenak edo euskal dantza tradizional zaharrenak, denen berri izan dugu dantzazaleon Interneteko plaza horretan, eta bakoitzak egindakoak ere beste dantzazaleei erakusteko aukera izan dugu horren bidez. Krisiaren eta erakundeen aurrekontu murrizketen ondorioz dantzariok elkarren berri izateko eta euskal kulturaren alor honi buruz ikasten jarraitzeko genuen gune bakarrak itxi egin ditu ateak. Erakundeek Dantzan.com berriz martxan jartzeko behar den laguntza eskaini dezaten sinadurak batzen ari da Dantzan.com gunean bertan. Guk sinatu dugu. Gonbidatuta zaudete zuek ere.

 

Dokumentuaren akzioak