Dokumentuaren akzioak
Begiraleak erdara hutsez?
Irakurleen gutunak
Honela dio bere bertso batean Pier Paul Berzaitzek Eskiula herriak 2000ko urtean jokatu zuen Madalena Jauregiberri pastoralerako egindako kantu zoragarri batean. Bai, horixe baitzen Madalena zuberotarraren xedea: euskal hizkuntza eta tradizioak aitzinatzea. Eta helburu horrekin, beste emazte gartsu batzuekin batera, Begiraleak elkartea sortu zuen Donibane Lohizunen 1934. urtean. Orduz geroztik Begiraleak euskararen eta euskal kulturaren aitzindaria izan da Lapurdiko kostaldean.
Baina joan den igandean, martxoaren 10ean, arratsaldeko 4retan Donibaneko Ravel Auditoriumean emandako dantza saioan euskara osoki desagertu zen bertako eszenatokitik. Dantzariak, neska-mutilak, biziki ongi aritu baziren ere, hutsune handia sumatu zen bertako azalpenetan, erdara hutsez eman baitziren. Ni Begi-koa naiz, baita nire bi semeak ere, bertan dantzari baitira, eta ez dut ulertzen ahal gertatutakoa. Ez dut intentzio txarrik ikusi, baina bai axolagabekeria handia. Hau dela eta, nire eskaera egin nahi diet Begi-ko arduradun orori, halakoak berriro errepika ez daitezen, urte luzeetan zehar Begiraleak elkarteak gure hizkuntza eta kulturaren alde egindako guztia alferrik gal ez dadin. Aitzina Begi! Aitzina euskara!
Dokumentuaren akzioak