Dokumentuaren akzioak
Bederatzi bikotek parte hartuko dute bihar dantza sueltoko txapelketan
Zortzi gipuzkoarrak izango dira, horien artean azken bi urteetako garaileak
Beti bezala, dantzariek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu beharko dituzte eta epaimahaia bost dantza adituk osatuko dute, beraien erabakiak Euskal Dan-tzarien Biltzarrean ezarrita dauden arauetan oinarritutakoak izango direlarik. Euskal Herriko dantza jantzi tradizionalek ere tarte berezia izaten dute txapelketan, eta urtero bezala bi sari banatuko dira dantzarien jantzien alorrean.
Aurten lehenengo aldiz, larunbatean egingo da txapelketa, Euskal Telebistak hala eskatuta, emanaldi bereziak emango baititu larunbatean. Txapelketa zuzenean jarraitu ahalko da internet bidez eta gauean, 22:00etan, lehen katean emango dute. Saioa amaitutakoan, dokumental berezi bat eskainiko dute, dantza txapelketaren historia biltzen duena.
Dokumentuaren akzioak