Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bedaiotik Bilbora, dantzara

Dokumentuaren akzioak

Bedaiotik Bilbora, dantzara

Anastasio Goñi, Pedro Zabala eta Dionisio eta Resurreccion Balerdi Bilbo Dantzan jardunaldietan izan dira.

Egilea
Maider Jauregi
Komunikabidea
Tolosaldeko hitza
Tokia
Bedaio
Mota
Albistea
Data
2003/05/09

Halakoren bat aurkitzeko asmoz, Bizkai euskal folklore elkarteko lehendakari Sabin Egiguren Bedaioko festetan izan zen. Bertan, dantza egiteko moduagatik atentzioa eman zionik izan zen. Haiekin harremanetan jarri eta proposamena luzatu zien: Bilbora joan, eta han, Areatzan, dantza saioa eskaintzearena, hain zuzen ere. Hala, aurreko larunbatean. Bizkaiko hiriburuan, izan ziren Anastasio Goitia, Dionisio Balerdi, Resurreccion Balerdi eta Pedro Zabala jatorri bedaioarra dute laurek; dantza egiteko moduan ere nabaria da hori.



Gonbiteari muzin egin ezin, eta dotore-dotore jantzita, Bilboko kaleetan desfilatu, eta Areatzara jo zuten gero. Ohiko dantzak norberak ikasi bezala dantzatzeko ohitura eta erromeriak galtzen ari direla eta, Bilbo dantzan jardunaldiak antolatzen ditu bertan Bizkai elkarteak. Hantxe, jendaurrean dantzan aritu zen laukotea.



Dantzariek oinak astintzeko aukera aparta izan zuten Bilbon: ikusleek ere gozatu ederra hartu zuten begira. Dantzan hasi aurretik, elkarteko lehendakaria ikusleei zuzendu zitzaien, eta saioarekin goza zezaten eskatu zien, hura bezalako dantza egiteko modua bertatik bertara ikusteko aukerak urri izango zituztela eta.



Han entzundakoak zer pentsa eman zien. Hizlariak zionaren harira, transmisiorako era naturala galtzen ari dela eta, aurrekoengandik ikasitakoari eusten dioten dantzari apur horien artean daudela ikusi zuten lau lagunek ere.

Dokumentuaren akzioak