Bedaioko ingurutxoa, hutsik egiten ez duen zita

Egilea
Leyre Carrasco
Hedabidea
Ataria
Lekua
Bedaio
Mota
Albistea
Data
Lotura
Ataria

Harri jasotzaileen ostean, auzotarrek hartu zuten pilotalekua atzo arratsaldean. Hala, Bedaioko festetan ohitura den bezala, ingurutxoak ere izan zuen bere tartea jai egitarauan.

Bedaioko jaietan bada egitarautik kendu ezin den ekitaldi bat: Ingurutxoa. Eta hala egin zuten atzo arratsaldean ere. Harri jasotzaileen txapelketaren ostean, dantzarien txanda izan zen. Hamalau bikote osatu ziren, haur zein heldu. Txistuaren erritmora eta ikusleen irrintzi eta txalo zaparraden artean egin zuten saio guztia.