Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bedaioko ingurutxoa dantzatuko dute gaur bertako dantzariek

Dokumentuaren akzioak

Bedaioko ingurutxoa dantzatuko dute gaur bertako dantzariek

Bihar atseden eguna izango dute bertan, jaietako egun handia asteartean ospatzeko indar berrituta

Aurrera darrai aurtengo Bediako jaien egitaruak. Gaur, goizeko 11:00etan Meza Nagusiaren ondoren, hamaiketako trikitilariez lagunduta izango da. Gero, 13:00etan Bedaioko XXVI. Txirrindulari igoera (federatugabekoak) burutuko da.Arratsaldean, 18:00etan, herri kirol erakustaldia izango da. Aizkolaran, Aitzol Atutxa eta Xabier Orbegozo 'Arria' arituko da. Harrijasotzen, Aimar Irigoien eta Joxe Ramon Iruretagoiena 'Izeta II.' Ondoren, Bedaioko ingurutxoa eskainiko dute bertako dantzariek.
Egilea
E.B.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Bedaio
Mota
Albistea
Data
2015/09/06
Lotura
Diario Vasco

Asteartean berriz, Andra Mari Jaiokundearen eguna izanik, goizkeo 11:00etan Meza nagusia izango da. Ondoren, hamaiketakoa trikitilariez lagunduta Abaetxe jatetxean eta toka txapelketa iragarrita daude. Arratsaldeko 14:00etan, jubilatuen bazkaria izango da Abaetxe jatetxean. Arratsaldean, 18:00etan, Sutarri dantza taldearen emanaldia eta gaueko 21:00etan, afaria Artubi Elkartean .

Atzo berriz, ume jolasak izan ziren arratsalde partean Bedaion. Ilun-tzean berriz, herri afaria izan zen parte ahrtze handiarekin. Ondoren, ordu txikiak arte erromeria izan zen Izer - Alabier eta Ansorregi - Larrañaga trikitilariekin.

Dokumentuaren akzioak