Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "BEC" dantza ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

"BEC" dantza ikuskizuna

Egilea
Soralzueko Udala
Komunikabidea
Plaentxia
Tokia
Soraluze
Mota
Albistea
Data
2022/05/17
Lotura
Plaentxia

Dantza garaikideko udal-tailerreko ikasleek BEC ikuskizuna eskainiko dute ekainaren 3an, ostirala, iluntzeko 10etan, Arane udal kiroldegian; sarrerak gaurtik aurrera daude salgai, kiroldegian.

Gaurtik aurrera eros daitekze dantza garaikideko udal tailerreko neska-mutilek ekainaren 3an eskainiko duten urteroko erakustaldirako sarrerak.

Aurtengo ikuskizunaren izenburua "Biraka Exhibición Center" da eta iluntzeko 10:00etan hasiko da, Arane Udal Kiroldegian.

Bertan 120 umek parte hartuko dute. Hauetatik 60 Soraluzekoak dira eta besteak Eibar, Elgoibar eta Mendarotik etorriko dira.

Batzuk zein besteek ikasturtean zehar landutako koreografiak erakutsiko dituzte.

Sarrerak kiroldegian daude salgai, gaurtik aurrera, aforoa bete arte, 2 euroan.

Dokumentuaren akzioak