Dokumentuaren akzioak
Beasaingo zaindariaren prozesioa eta erromeria egin dituzte gaur goizean
Beasaingo Loinaz jaien barruan tradizio handiko ekitaldia izan da gaur goizean. Ikus goizeko ekitaldi honek utzitako irudiak.
Beasaingo Loinaz jaien barruan, kuadrillen eguna ospatzen ari dira, eta gaurko egunez ohikoa den moduan goizean goiz, prozesioa egin dute Andre Mari Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari eta dantzariekin. Jarraian meza nagusia egin dute. Basilikaren 50. urteurrena denez, Joxe Mari Arregi Arantzazuko Frantziskotarren probintziala izan da mezaemaile-burua.
Mezaren ostean, berriro indarrak hartzeko mokadutxo bat jateko aukera izan da. Txorizo, odolki, eta gazta pintxoak banatu dituzte. Barraskiloak dastatzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek.
Sabela goxatu ondoren, Aurtzaka dantza taldeko gaztetxoek ezpata dantza eskaini diote herriko zaindariari. Jarraian, banderaren agurra egin eta abiatu da berriro prozesioa herrigunerantz.
Hona hemen, goizak utzitako hainbat irudi:
Dokumentuaren akzioak