Dokumentuaren akzioak
Beasaingo XXI. Dantza Topaketa jaien azken egunean
Beasaingo XXI. Dantza Topaketa antolatu du gaurkoan Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak. Hiru talde gonbidatu izan dituzte gaurkoan, bakoitza txoko desberdin batekoa: Altsasuko Etorkizuna Dantza Taldea, Arrotxapeako Arrotxapea Dantzan Dantza Taldea eta Gasteizko Adurtza Dantza Taldea. Horiekin batera aritu da gaurkoan etxeko talde antolatzailea dantzan.
Goizeko 12etan txoko desberdinetatik irten dira dantzariak, herria girotuz eta eguerdio 13:00ean elkartu dira talde guztiak Erauskin plazan. Bertatik, Bideluze plazara joan dira eta bertan emanaldia egin dute. Ondoren, guztiek elkarrekin bazkaldu dute.
Arratsaldean, berriro martxan jarri dira, oinak astinduz. 17:00etan dantza-poteo irekia egin dute Kale Nagusian zehar eta eguneko egitarauari amaiera emateko, 18:30etan azken kalejira egin dute Kale Nagusitik Erauskin plazara bidean.
Dokumentuaren akzioak