Dokumentuaren akzioak
Beasaingo XVI. Dantza topaketa, igandean
Ostadar dantza taldeak Iruñeko Ortzadar, Legazpiko Sustraiak eta Gasteizko Adurtza taldeak gonbidatu ditu.
Loinatz jaietako azkeneko egunean, igandean, Ostadar dantza taldeak antolatuta, XVI. Dantza Topaketa egingo da. 11:00etan hasita, Iruñeko Ortzadar, Legazpiko Sustraiak eta Gasteizko Adurtza taldeek dantza ikuskizunak eskainiko dituzte Gipuzkoa plazan, Igartzan, Nafarroa Etorbidean eta Nafarroa Etorbidean (eguraldi txarrarekin Loinazko San Martin plaza azpian eta Nafarroa Etorbideko frontoian).
12:30ean, talde guztiak Erauskin plazan elkartuko dira. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera, dantza desfile irekia egingo dute Kale Nagusian, herriko trikitilarien eskutik. Ostadarretik jakinarazi dutenez, «kalean dabilen edonork izango du bertan dantza eginez parte hartzeko aukera».
Dokumentuaren akzioak