Dokumentuaren akzioak
Beasaingo Udal ordezkariek soka dantza egin dute eguerdian
Batzuek dantza nola egiten zuten iksuten zuten bitartean, beste hainbat herritar eta goierritar Gernika pasealekuko pilotalekuan elkartu dira. Bigarren mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatu da eguerdian Beasainen, Loinatz jaien barruan, eta hamar aizkolarik parte hartu dute. Horien artean lehiatu dira Jabier Aranbarri eta Xabier Zaldua zumarragarrak, Xabier Dorronsoro zeraindarra, Jose Mari Esnaola zegamarra, eta Jose Ugarteburu ezkio-itsasoarra. Jokin Alkizalete, Iñaki Agirre, Jon Larrañaga, Aratz Mugerza eta Unai Otaño izan dira kanporaketan parte hartu duten beste aizkolariak. Arratsaldean, Legorretan ere jokatuko da txapelketako kanporaketa.
Bihar Loinatz jaietako egunik garrantzitsuenetakoa biziko dute beasaindarrek: koadrilen eguna. Goizean goizetik hasiko dira lagun taldeak elkartzen eta eguna amaitu arte kolorez eta festa giroz beteko dituzte herriko kaleak. Bihar goizean, gainera, Loinazko San Martin ermitan erromeria ere egingo dute. Prozesioarekin hasiko da eta ohorezko dantzaren ondoren meza egingo dute ermitan. Errezoen ondoren hasiko da erromeria ermita inguruan.
Dokumentuaren akzioak