Dokumentuaren akzioak
Beasaingo udal ordezkariek soka dantza egin dute

Ohitura jarraituz, Beasaingo Udaleko ordezkariek soka dantza egin dute, 12:00etan, udaletxe aurrean. Eguraldi makurra egin badu ere, jende ugari hurbildu da ekitaldia ikustera. Soka dantzaren ondoren, Loinatz Musika Eskolako haurrek kontzertua eskaini dute leku berean.
Eskualdeko gaztetxoentzako Heriotzarik gabeko arrantza lehiaketarekin ekin diote beasaindarrek igandeko egitarauari, goizeko bederatzietan. Jarraian, LII. nazioarteko xake jokaldiak egin dituzte, Gernika pasealekuko frontoian. Ordu berean, 10:00etan, kalejira egin dute, Beasaingo Goizeresi Txistulari Elkartearen eskutik.
Arratsaldean ere bada zer egin eta ikusi: alde batetik, erraldoi eta buruhandiak izango dira Beasaingo kaleetan zehar, eta bestetik, emakumezko zein gizonezkoen pilota partiduak, Gernika pasealekuko frontoian. Horien ostean Rockalean taldeak kontzertua eskainiko dute. Gauean, berriz, dron ikuskizuna izango da, Igartzako monumentu multzoan, 22:30ean. Jarraian, 22:55ean berriro ere Rockalean taldeak kontzertua emango du.
Dokumentuaren akzioak