Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beasaingo euskal dantzak errotu eta sendotzeko proiektuaren zirriborroa aurkeztu da

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo euskal dantzak errotu eta sendotzeko proiektuaren zirriborroa aurkeztu da

Beasaingo euskal dantzak errotu eta sendotzeko proiektuaren zirriborroa aurkeztu da

Gaur aurkeztu dute dokumentuaren zirriborroa eta bukatu gabe dagoen arren, behin betikoa osatzeko eta proposamen eta ekintza zehatzak burutzeko gida izango da
Komunikabidea
Beasain.eus
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2017/11/14
Lotura
Beasain.eus

Bestalde larunbat honetan eta abenduaren 2an burutuko da aurtengo dantza ikastaroa, Berastegiko San Joan dantzei buruzkoa

Beasaingo Udala eta dantzan.eus elkartearen elkarlanaren ardatzetako bat da Beasainen errotzen doazen euskal dantza ekimenak sendotzeko eta egonkortzeko proiektua garatzea. Iazko martxoan sinatutako hitzarmenaren ondotik gaur bertan aurkeztu dute helburu nagusi hori lortzeko dokumentuaren zirriborroa.

Dantzan.eus elkartearen ordezkariek, Oier Araolaza eta Josu Garatek, Aitor Aldasoro alkateari aurkeztu diote proiektuaren zirriborroa. Honek aipatutako helburua lortzeko lan ildo nagusiak zehazten ditu. Euren hitzetan bukatu gabe dago dokumentua, baina lanketarako abiapuntua izango da behin betiko dokumentua osatu arte. Hitzarmenaren arabera, 2019ko martxoa bitartean proiektua garatzeko konpromisoa hartu da.

Bigarren formakuntza saioa: Berastegiko San Joan dantzak

Larunbat honetan eta abenduaren 2an, 10:00etatik 13:00etara, dantzariak eta dantza maisuak trebatzeko formazio saio eskainiko da. Bigarrena izango den formazio saioan, Berastegiko San Joan dantzak irakatsiko dira. Hartzaile zuzenak herriko dantza taldeak eta dantza munduan sakondu eta trebatu nahi duen oro dira. Gipuzkoako dantzen tradizioan toki berezia dute Berastegiko San Joan dantzek. Bereizgarri nagusia dantza eran eta urratsetan datza, eta horiek landuko dituzte Jesus Nazabal eta Xanti Nazabal aita-semeek emandako ikastaroan. Hogeita hamar  pertsonatik gora izena eman dute, erdia baino gehiago beasaindarrak.

 sanjoanberastegi

dantzan.eus

Iazko martxoan Udala eta dantzan.eus elkartearen artean sinatutako hitzarmenaren arabera, dantzan.eus elkartearen eginkizuna bi zutabetan oinarrituko da: batetik formazio saioak antolatzea (urte bakoitzeko bana, guztira lau saio, dantzariak eta dantza maisuak trebatzeko) hau bigarrena izanik. Eta bestetik aurkeztu berri duten Beasainen errotzen doazen euskal dantza ekimenak sendotzeko eta egonkortzeko proiektua

Dokumentuaren akzioak