Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beasaingo dantzak Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo dantzak Iruñean

Iruñeko Duguna dantza taldearen 75. urteurren festan parte hartu dute Aurtzaka dantza taldeak eta Ekaitz konpartsak.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain, Iruñea
Mota
Albistea
Data
2024/09/16
Lotura
Goierriko Hitza

Aurtzaka dantza taldeko eta Ekaitz konpartsako kideak Iruñean izan dira asteburuan, bertako Duguna dantza taldeko lagunek gonbidatuta. Duguna dantza taldeak 75. urteurrena ospatzen du aurten eta Iruñeako kaleak euskal dantzekin bete dituzte.

Uztailean San Fermin jaietako txupinazoko protagonistak izan ziren eta, beste hainbat ekitaldirekin batera, hainbat talderen topaketa antolatu dute pasa berri den larunbatean, 300 dantzaritik gora elkartuz. Iruñako Duguna, bertako erraldoiak eta San Lorentzoko Danzanteak, Barañaingo Ezpelur erraldoien konpartsa, Eibarko Kezka, Gamer-Zihigako dantzariak eta Ball de Bastons Tarragonako kideekin batera izan dantzatu zuten Beasaingo Aurtzakak eta Ekaitzek.

2023 urtean, Igartzako Dantzarien Kofradiaren Egunean gonbidatu gisa hartu zuten parte Dugunakoek eta, oraingoan, Aurtzakako 70 dantzari eta musikaritik gora izan dira Iruñean Ekaitz Erraldoi Konpartsakoekin batera. Elkarrekin Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatu eta emanaldi bana eskaini zituzten Burguen Plazan eta Gaztelu Plazan. Igartzako Ezpatadantza izan zuten ardatz, baita Igartzako zumitz-dantza ere.

Jarraian, Aurtzaka dantza taldetik bidalitako argazki sorta: 

Dokumentuaren akzioak