Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beasaingo dantza-maisu tradizionalaren figura

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo dantza-maisu tradizionalaren figura

Egilea
Kerman Garralda
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2021/01/19
Lotura
Goierriko Hitza

Javier Sarriegi Paxatxo atzo hil zen, 62 urterekin, bihotzekoa kjota. Aurtzakako kide, ezpata-dantza eta soka-dantzako maisu eta Igartzako dantzarien kofradiako ohorezko kofrade zen.

Paxatxo bost urterekin hasi zen dantzan, aitarekin. Hamabi urte bete arte plazan dantzan aritu zen, eta bi urteko etenaren ondoren, hamalau urterekin, Santi Lasaren laguntzaile gisa hasi zen. Hamazazpirekin hartu zuen soka-dantzako maisu izateko ardura osoa. «Sanmartinetako soka-dantza bi hilabete lehenago hasten gara prestatzen», azaldu zuen Dantzan.eus atarian egindako elkarrizketan. «Ni egunero joaten naiz, eta umeak ahal dutenean. Aurrena urratsak ikastea da eta gero erritmoa, urrats horiek bata bestearen atzetik musikarekin jarraitzea. Batzuek besteek baino azkarrago ikasten dute, baina nahiko ondo egiten dute. Oso onak dira. Umeak oso onak dira».

Ia 50 urteren ondoren, soilik bi urtetan huts eginda, 2016an testigua Joseba semeari eta Nerea ilobari pasa zien. Alboratu arren, beti laguntzeko prest izan zen, dantzariengandik hurbil.

Igartzako dantzarien kofradiak, «eskerrak emateko modu bat izanik», ohorezko kofrade izendatu zuen orduan. «Bidezko eta merezitakoa iruditu zitzaigun gure kofradiako Ohorezko kide izendatzea», dio urte hartako memoriak.

  • BIDEOA: Loinazko ezpata-dantza 2013an. Xabi Zelataren bideoa:

Dokumentuaren akzioak