Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baztango Mutildantzari Taldea sortu da

Dokumentuaren akzioak

Baztango Mutildantzari Taldea sortu da

Mutildantzako hemeretzi dantzak balleko 15 herrietan dantzatzea dute helburu

Baztango Mutildantzari Taldea elkarte kulturalak bere lehen batzar orokorra ospatu zuen Baztanen martxoaren 2an. Mutildantza, Baztan bailarako dantzarik nabarmenena ezagutaraztea da taldearen helburua. «Hemeretzi dantzaz osatzen diren Mutildantzak, gure aitzineko belaunaldiak aurreko mendeetan dantzatzen zuten bezala dantzatzea Baztan bailarako 15 herrietan da gure nahia» diote.
Komunikabidea
Ttipi-Ttapa
Mota
Albistea
Data
2013/03/15
Lotura
Ttipi-Ttapa

Azken urte hauetan, zenbait herritan, Mutildantza ez da dantzatzen herriko bestetan, eta horregatik Baztango gizon eta emakume talde hau bildu da zerbait egin nahian. Guar egun, 60 kidek osatzen dute.

Baztango Mutildantzari Taldeak bere burua eskaini du herriko bestetan edo elkarteek antolaturiko ekitaldietan parte hartzeko.

Elkarteko kide izan nahiez gero, ondorengo tokitan egin daiteke:

Foto Mena (Elizondo), Santiago 40

Eskiz informatica Zerbitzuak (Elizondo), Erlategi Plaza 4

Harremanetarako: baztangomutildantzari@gmail.com

Baztango 15 herrietan berriz ere mutildantzak dantzatzea da taldearen helburua.

Baztango 15 herrietan berriz ere mutildantzak dantzatzea da taldearen helburua.

Dokumentuaren akzioak