Dokumentuaren akzioak
Baztango mutildantzak
Horren inguruan zenbait ideia landu ditugu.
•Mutildantza Baztango ikur garrantzitsuenetako bat da eta, behar bada, gizonak bakarrik dantzatzen mantentzeagatik badu gaur egun duen ospea. Berezitasun hori dela eta, ezagutu dugun modu horretan segitzea gustatuko litzaiguke, gaur egun dantzatzen duten gizon aunitz daudelarik.
•Ez dugu aurtengo udan Baztango zenbait plazatan suertatutako egoera
ezatseginak berriz ere gertatzea nahi. Ez gaude Baztango dantza honen
inguruan zirku mediatiko bat muntatzeko prest. Hori nahi duen norbait
ere baldin badago, ez gaitu bere parean aurkituko ez baikara joko
horretan sartuko. Ez dugu inolako istilurik nahi.
• Batzuen ustez hemen eskubideen inguruko gatazka bat dago. Horrela
bada, egon daitezkeen iritzi guztiak errespetagarriak dira, bai
dantzarienak, bai txistularienak, baita ikusleenak ere.
• Gainerakoen ikuspuntuak konpartitu ez, baina errespetatzen
ditugularik, guk gurea adierazi nahi dugu eta egokia ikusten dugun
moduan defendatu ere bai.
• Akitzeko, erran, gure ustez errexena dela ohiturak aldatzea. Gu,
berriz, zailagoa bada ere, ezagutu ditugunak eta ezagutu ditugun moduan
mantentzen saiatuko gara.
Dokumentuaren akzioak