Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baztango mutildantzak

Dokumentuaren akzioak

Baztango mutildantzak

Egilea
Felix Salaburu
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2008/02/13

-Mutildantza baztango ikur garrantzitsuenetako bat da eta, behar bada, gizonak bakarrik dantzatzen mantentzeagatik badu gaur egun duen ospea. Berezitasun hori dela-eta ezagutu dugun modu horretan segitzea gustatuko litzaiguke, gaur egun dantzatzen duten gizon aunitz daudelarik.

-Ez dugu aurtengo udan Baztango zenbait plazatan suertatutako egoera ezatseginak berriz ere gertatzea nahi. Ez gaude Baztango dantza honen inguruan zirku mediatiko bat muntatzeko prest. Hori nahi duen norbait ere baldin badago, ez gaitu bere parean aurkituko ez baikara joko horretan sartuko. Ez dugu inolako istilurik nahi.

-Batzuen ustez hemen eskubideen inguruko gatazka bat dago. Horrela bada, egon daitezkeen iritzi guztiak errespetagarriak dira, bai dantzarienak, bai txistularienak, baita ikusleenak ere.

-Gainerakoen ikuspuntuak konpartitu ez, baina errespetatzen ditugularik, guk gurea adierazi nahi dugu eta egokia ikusten dugun moduan defendatu ere.

-Akitzeko erran gure ustez errazena dela ohiturak aldatzea. Gu berriz, zailagoa bada ere, ezagutu ditugunak eta ezagutu ditugun moduan mantentzen saiatuko gara.

Felix Salaburu. Baztango mutildantzari batzuen izenean

Dokumentuaren akzioak