Dokumentuaren akzioak
Baztango alkate Garbiñe Elizegiren kontrako oihuak mutil-dantzan parte hartzeagatik
Diario de Noticiasen irakur daitekeenez, bi alditan jasan zituen protestak, eguerdian eta gauean. Gainera, Elizegi dantzara batu zenean gainontzeko dantzariak gelditu egin ziren.
Ez da Baztanen horrelako egoerak sortzen diren lehenengo aldia. Emakumeek dantza horietan parte hartzea tradizioaren kontrakoa dela uste dute Elizegiri oihuka eraso egin ziotenek.
Egoera horren aurrean, aurtengo ekainean Plazara Dantzara izeneko ekimena sortu zuten, emakumeek mutil-dantzetan parte hartzea sustatzeko. Dantzan.com atariak jaso zuen ekimen horren bultzatzaileek aurkezpen ekitaldian irakurri zuten agiria.
Dokumentuaren akzioak