Baztandarren festa handian parte hartu du Aurtzakak

Egilea
A. Vierbücher
Hedabidea
Goierriko Hitza
Lekua
Elizondo, Beasain
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goierriko Hitza
Aurtzakako kideak Baztanen.Aurtzaka dantza taldea

 

Beasaingo Artzaka Dantza Taldeak Baztandarren Biltzarreko ekitaldietan hartu du parte, hirugarrenez jarraian. Baztandarren Biltzarra baztandarren senidetasun jaia da eta Elizondon ospatzen da 1963tik. Baztango 15 herrietako bakoitzak eraikitako karrozekin desfile bat osatzen da eta bertan aritu ziren Aurtzakako dantzari eta musikariak, beste hainbat dantza-talde eta musikarien artean. Giroa aparta izan zen, beste behin.