Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baztandarren Biltzarrari egin dio harrera Elizondok, auzolana eta aniztasuna aldarrikatuz

Dokumentuaren akzioak

Baztandarren Biltzarrari egin dio harrera Elizondok, auzolana eta aniztasuna aldarrikatuz

Baztandarren Biltzarrari harrera egin dio igande honetan Elizondok. 1963tik ospatzen den festa honek bailara osatzen duten 15 herrietako biztanleak bildu ditu, eta tradizioa, auzolana, aniztasuna eta aldarrikapenak ez dira falta izan Baztango ekitaldi garrantzitsu honetan.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Elizondo
Mota
Albistea
Data
2024/07/21
Lotura
Naiz
Aizkolariak, Elizondon.
Aizkolariak, Elizondon. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Baztango herritarren arteko adiskidetasuna bultzatzen duen festa ospatu dute Elizondon.
Baztango herritarren arteko adiskidetasuna bultzatzen duen festa ospatu dute Elizondon. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Baztandarren Biltzarra Elkartea berritzeko beharrizanari erantzuna eman zioten gazteek, eta ordutik egun berezi hau aurrera ateratzea lortu dute.
Baztandarren Biltzarra Elkartea berritzeko beharrizanari erantzuna eman zioten gazteek, eta ordutik egun berezi hau aurrera ateratzea lortu dute. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Baztan osatzen duten 15 herrietako bizilagunak, Elizondoko kaleetan zehar karroza deigarrietan.
Baztan osatzen duten 15 herrietako bizilagunak, Elizondoko kaleetan zehar karroza deigarrietan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Frankismoan bezala ikurriña udaletxean jartzea debekatu dutela salatzen zuen pankarta.
Frankismoan bezala ikurriña udaletxean jartzea debekatu dutela salatzen zuen pankarta. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Ohiko karrozen desfilearen irudia, guardia zibilekin eta artzainekin.
Ohiko karrozen desfilearen irudia, guardia zibilekin eta artzainekin. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Ederki sartu dira paperean pertsonaia guziak.
Ederki sartu dira paperean pertsonaia guziak. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Jokoa eta edaria desfilea alaitzeko.
Jokoa eta edaria desfilea alaitzeko. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Usadio zaharrak, Baztandarren Biltzarrean.
Usadio zaharrak, Baztandarren Biltzarrean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Historia hurbileko pasarteak oroitzen dituzte karrozetan.
Historia hurbileko pasarteak oroitzen dituzte karrozetan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Txerriaren hilketaren ondoren, bere jakiak dastatzea tokatzen da. Baina lan nekeza da txistorra prestatzea.
Txerriaren hilketaren ondoren, bere jakiak dastatzea tokatzen da. Baina lan nekeza da txistorra prestatzea. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Txikitatik bizi izan duten festa kolokan ikusi zutenean gazteek haize berria eman diote Baztandarren Biltzarrari.
Txikitatik bizi izan duten festa kolokan ikusi zutenean gazteek haize berria eman diote Baztandarren Biltzarrari. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Udaletxean ez bezala, ikurrina oso presente desfilean.
Udaletxean ez bezala, ikurrina oso presente desfilean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Zapata garbiak, purua... kopa falta zaio soilik.
Zapata garbiak, purua... kopa falta zaio soilik. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Desfilea, musikaz eta dantzaz lagunduta.
Desfilea, musikaz eta dantzaz lagunduta. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Urtero bezala, kolore asko Baztandarren Biltzarran.
Urtero bezala, kolore asko Baztandarren Biltzarran. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Goizean goizetik, jai giroa izan da nagusi desfilean.
Goizean goizetik, jai giroa izan da nagusi desfilean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Baztandarren Biltzarra Elkartea berritzeko beharrizanari erantzuna eman diote gazteek.
Larrua prest, arrakastaz beterik Baztandarren Biltzarra ospatzeko. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Ez zen erronka makala, baina mugitzea lortu dute.
Ez zen erronka makala, baina mugitzea lortu dute. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Ardiek eta artzainek ere ez dute huts egin.
Ardiek eta artzainek ere ez dute huts egin. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Bizikleta zaharrean dotore.
Bizikleta zaharrean dotore. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Festa eguna Aroztegiaren auzian zigortuak diren gazteentzako sustengu ekonomikoa ematen hasteko parada izan da.
Festa eguna Aroztegiaren auzian zigortuak diren gazteentzako sustengu ekonomikoa ematen hasteko parada izan da. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Aizkolariak, Elizondon.
Aizkolariak, Elizondon. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Baztango herritarren arteko adiskidetasuna bultzatzen duen festa ospatu dute Elizondon.
Baztango herritarren arteko adiskidetasuna bultzatzen duen festa ospatu dute Elizondon. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
15 / 22

Baztandarren 61. Biltzarra Elizondon ospatu dute igande honetan bailara osoa osatzen duten hamabost herrietako biztanleek. Goizean goizetik, jai giroa izan da nagusi, eta ohiko orga desfilean hamabost karroza izan dira, Baztango historiaren pasarteak kontatu dutenak.

1963an egin zuten lehen Baztandarren Biltzarra, Baztango herriak bilduko zituen festa bat antolatzeko helburuarekin. Iaz, jaia antolatzeaz arduratzen zen taldeak iragarri zuen ardura hori utziko zuela, baina talde gazte berri batek antolakuntzaren lekukoa hartu eta ilusioz ospatu dute aurten ere egun berezi hau.

Ohiko karrozen desfilea 11.00etatik aurrera hasi da. Halaber, festak herri bazkari batekin jarraitu du Merkatu Plazan. Sabelak beterik, artisautza azoka antolatu dute Pedro Axular kalean, inguruetako artisauek eskuz eginiko produktuen erakustoki gisa. Arratsaldean, musikak eta dantzek bete dituzte Elizondoko plaza eta kaleak, gauera arte iraunen duen kontzertu egitarauarekin.

Urtero bezala, jai honen oinarrian dauden elkartasuna, auzolana, identitatea eta euskara nabarmendu nahi izan dituzte, eta, ildo horretan, ikurriña Udaletxean jartzeko debekua salatu dute pankarta batekin, baita Lekarozen 2021. urtean Aroztegiko egitasmoari aurre egin zioten lagunen aurkako jazarpena. Ildo horretan, festa eguna Aroztegiaren auzian zigortuak diren gazteendako sustengu ekonomikoa ematen hasteko parada izan da.

Balore horiek guztiak, eta bereziki euskara eta aniztasuna, islatu ditu Saioa Ligos elizondotarrak aurtengo Baztandarren Biltzarrerako egin duen kartelan. Gainera, aurten Elizondoko Herri Eskola omendu nahi izan dute ospakizunean.

Dokumentuaren akzioak