Dokumentuaren akzioak
Baztandarren Biltzarra Elizondora itzultzen da
Baztandarren Biltzarra uztailaren 17an iraganen da Elizondon, bi urteko etenaldia eta gero. Mende erdi luzeko besta honek Baztango ibarrekoko 15 herriak biltzen ditu eta haietariko bakoitzak karroza apaindu bat prestatzen du, bestaren ekitaldi nagusia den desfilean bere herriko pasadizo, kezka edo aldarrikapena plazaratzeko agintarien aitzinean.
Aurten usaiako formatura itzuliko da Baztandarren Biltzarra, eta goizeko 10.00etan artisautza azokarekin hasiko da Pedro Axular karrikan. Karrozen desfileari oren bat berantago ekingo diote. 14.00etan Mutil Dantzak izanen dira plazan, 1.500 lagun inguru biltzen dituen herri bazkari «erraldoiari» bide emateko segidan. Bazkalondoan animazio anitz izanen da eta 18.00etatik aitzina dantzaldia iluntzera arte.
Baztanen, baina Euskal Herrian ere garrantzitsua den besta hau frankismo garaian sortu zen, euskaldunak eta euskal kultura zapalduak zirenean, euskal kultura atxikitzeko. Lehen edizioa eta gero segitu zuten antolatzen, tradizio batean bilakatu arte.
Dokumentuaren akzioak