Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bazkari-erromeria eta nobedadeak, Durangoko Dantzazale Egunean

Dokumentuaren akzioak

Bazkari-erromeria eta nobedadeak, Durangoko Dantzazale Egunean

Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2010/06/11

Aurten, gainera, Aiko taldearen lan berria aurkeztuko da, «Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik - A New Recording of the Basque Jauziak Dances Collected by Sagaseta» izenekoa, alegia. Aiko taldeak egin eta Nevada-Renoko (AEB) Eusko Ikaskuntzen Zentroak (Center for Basque Studies) argitaratu duen lan honek hainbat osagai ditu, hots, liburua, CD bikoitza, DVDa eta dantza-pausoen urrastegia. Dantza tradizionalaren zaleentzat interesgarria da oso, 70eko hamarkadan Miguel Angel Sagasetak Luzaide inguruan bildutako jauzien errepertorio osoaren interpretazio musikala eskaintzen baitu lan honek. Hitzordua eguerdiko ordu bietan izango da eta bazkaria (aldez aurretik ordaindu behar da; gaur azken eguna) 30 eurotan jarri dute. Argibide gehiago: www.aikotaldea.com.

Dokumentuaren akzioak