Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bazen behin dantzari talde bat

Dokumentuaren akzioak

Bazen behin dantzari talde bat

Ipuin ukitua emango diote Irrintzi dantza taldekoek aurtengo jaialdiari; etzi izango da, Zelai Arizti aretoan
Komunikabidea
Otamotz
Mota
Albistea
Data
2013/04/25
Lotura
Otamotz

Irrintzi dantza taldeak ipuin bat kontatuko du etziko jaialdian; ipuina baina, dantza bitartez irudikatuko dute. Kontakizunak bi hari ehunduko ditu: landa eremuari lotutako euskal lanbideak eta erromeriaren alderik misteriotsuena, sorginen unibertsoa, alegia. Peru pertsonaiaren dantzek baserri mundua eramango dute taulara; Marirenak, misterioa.

Irrintzikoek, oraingoan ere, dantza tradizionalak eta taldekideek berauek sortutako koreografiak uztartuko dituzte Zumarragako Zelai Arizti aretoko eszenan. Ikuskizunera inoiz baino musikari gehiago bilduko da; gehienak Urretxukoak eta Zumarragakoak, baina inguruko herrietako hainbatek ere parte hartuko dute. Pianoa, trikitixa, txalaparta, txistua, baxua, dultzaina, flauta, adarra eta abeslarien ahotsek lagunduko diote dantzari. Guztira, hamar bat musikari igaroko da eszenatokitik.

Azaroan ekin zioten Behin batean... titulupean aurkeztuko duten dantza jaialdiaren prestaketari. Irrintziko kide baten arabera, «haurrekin dantza tradizionalak lantzeaz gain, koreografiak ere erakutsi dizkiegu, eta horrek lanketa berezia eskatu digu». Taldeko 80 dantzari inguru igoko da taulara. Irrintziko 5 urtetik 40 urte bitarteko dantzariak bertan izango dira.

Informazio zabalagoa bihar, Goierriko Hitzan

Dokumentuaren akzioak