Batzen dantza herrikoiak arrasatear ugari bildu ditu arratsaldean

Hedabidea
Mondraberri
Mota
Albistea
Data
Lotura
Mondraberri

Santamasetako giro onak arratsaldean jarraitu du, eta arrasatearrek gogoz Batzen dantza herrikoian ere parte hartu dute. Kalejira Arbolapetatik atera da eta erdiguneko kaleak zeharkatu ditu Herriko plazaraino. Herriko plazan Txerri Dantza dantzatu da berriro eta Larrain dantza jarraian Arrasateko Gaiteroak eta Garinbanderen musikariekin batera.