Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bat-bateko dantza ikuskizuna izango da egubakoitzean, Jaikiren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Bat-bateko dantza ikuskizuna izango da egubakoitzean, Jaikiren eskutik

Egilea
Mirari Altube
Komunikabidea
Goinea
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2021/06/15
Lotura
Goinea
Jaiki elkarteko kideak, iazko ikasturte bukaerako dantza saioa eskaintzen.

Kaioak ez du hotzik saioa eskainiko dute Ilargi plazan (19:00) Sara Alonso piano-jotzaile eta abeslariak lagun eginda.

Jaiki elkarteko sei-zortzi dantzarik mugimendu espontaneoa landu eta dantzan egingo dute Sara Alonso gazte aramaioarrak pianoarekin jotako doinuei jarraituta. Kaioak ez du hotzik ikuskizunaren baitako emanaldia izango da gaur, egubakoitza, eskainiko dutena Ilargi plazan, 19:00etan.

Musika zuzenean eta dantza

Urtean zehar bat-bateko konposizio ikastaro trinkoan jardun duten partaideen emanaldia izango da. "Musika biziarekin lan egitea dugu gustuko, dantza bat-batekoa izanik musika ere momentukoa izatea delako aproposena; izan ere, ez dago koreografia zehatzik, ez hasierarik, ez bukaerarik finkatuta", azaldu du Jaikiko kide den Maier Etxebarriak. Hain zuzen horren erakusgarri dira aurretik EÒaut Zubizarreta biolontxelo-jolearekin eta Joe Pieman DJarekin egindako ikuskizunak. "Oraingoan, Sara Alonsori proposatu diogu eta gustura onartu du". Bi entsegu bakarrik egin dituztela onartu du: "Horietan bizitakoarekin eta sentitutakoarekin irtengo dugu kalera".

Ikasturtea agurtzeko egindako agerraldia izango da, beste batzuetan egin izan duten legez: "Uzten diguten lokala eta dirulaguntza eskertu gura dizkiegu herritarrei, eta hori itzuli, guk landutakoarekin".

Ekain bukaeran ikastaroa

Behin ikasturtea bukatuta, ekainaren 26an eta 27an lan saio bat izango dute Jaikiko kideek Alemaniatik etorritako bi irakaslerekin: "Mugimenduaren eta gorputzaren esplorazioan sakontzen jarraitzeko ikastaroa da".

Dokumentuaren akzioak