Ostegun honetan, arratsaldeko 17:00etan, Basoan proiektuaren emaitzak aurkeztuko ditu Chillida Lekuk. Erakusketa honetan, erakutsiko dira gazteek aurten egin dituzten lanak. Basoan esperimentazio artistikoko laborategia da, Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak koordinatutakoa, hain justu. «Esperimentatu, elkarreragin, aktibatu, partekatu, probatu, sortu, eta gazteei naturarekin lotzeko espazioak behar direla identifikatu ondoren», Chillida Lekuk bere espazioa ireki du: «museoan sortzera eta esperimentatzera gonbidatuz». Nagore Legarretaren bitarterakitza artistikoaz gain, Myriam Pérez Cazabon dantzari eta koreografoak eta Saioa Ayala zeramikariak ere hartu dute parte proiektuan.
Erakusketan, sormen laborategietan egindako lanak eta prozesuan hartutako irudiak aurkeztuko dira. Basoan laborategiko saio bakoitzean egindako lana dokumentatu egin da, partehartzaileen artean argazki kamera digitala partekatuz, izan ere: «prozesua, eta bidean bertaratzen dena, emaitza bera bezain garrantzitsua da».
Erakusketa ostegunetik aurrera, ikusgai
Erakusketa ostegunetik abenduaren 20era bitartean egongo da ikusgai Chillida Lekuko Pilar Aretoan.
Basoan proiektuaren erakusketaz gain, Chillida Lekuk hainbat jarduera ere egingo ditu abenduan eta urtarrilean. Eta adierazi dute, aipagarria dela, besteak beste, abenduaren 19an ospatuko den neguko solstizioa, Alos Quarteten kontzertu batekin, eta Amaia Elizaran dantzari eta koreografoarekin. Sarrerak museochillidaleku.com webgunean eros daitezke.
EGITARAUA
ABENDUAK 16
19:00 Chillida Leku: 'desde y hacia las ventanas' liburuaren aurkezpena. Doakoa da eta edukiera mugatua izango du.
ABENDUAK 18
11:00 Artista-liburuen tailerra- Artista liburuen aldaera bat. Sarrerak 6 euro. Emailea: Andrea Escargot, artista eta ilustratzailea.
ABENDUAK 19
19:00 Neguko solstizioa- Alos Quartet + Amaia Elizaran. Sarrera: 5 euro.
URTARRILAK 3
11:00 Bisita dinamizatua eta tailerra-Tápies ezagutzen. Sarrera: 6 euro.