Dantzaz taldeak bi erresidentzia egin ditu Altsasu Institutuko DBH 2. mailako eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako DBH 3. mailako ikasleekin. Ikasleek hainbat koreografia sortu dituzte dantzari profesionalen laguntzarekin. Bihar, ostirala, 18:00etan, Altsasuko Zelandi kiroldegian, Basoa dantza ikuskizunarekin amaiera emanen diote erresidentziari. Etxarri Aranatz perimetralki itxita dagoenez, ezinen dute emanaldian parte hartu, baina aurrerago erresidentzian ikasitakoa erakutsiko dutela jakinarazi dute antolakuntzatik.
Oholtzara salto Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Kutxa Fundazioa eta Caixako Gizarte atalarekin martxan jarri duen proiektua da. Helburua gazteak arte eszenikoetara murgiltzea eta ikusleari eskaintza gerturatzea da. Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olaztiko kultur zerbitziak sareko kide direnez, programa Sakana egin da. Besteak beste, hiru herritako ikastetxetan antzerki forum saioak egin dira. Bestetik, Dantzaz taldeare erresidentzia ere egin da, Basoa ikuskizunarekin amaituko dena.