Dokumentuaren akzioak
Baso gainean dantzan: Utah-ko dantzariek erakustaldia eskaini zuten Dinner Dance jaian
Joan den otsailaren 12an egin zuen Utah Basque Club elkarteak bere urteroko Dinner Dance jaia, eta, aurtengoan ere, giroa bikaina izan zela diote arduradunek. Asteburuan NABOk Neguko Bilkura egin zuen Salt Lake-en eta hori dela eta Ipar Ameriketako euskal etxeetako ordezkari askok jaialdiarekin bat egiteko aukera izan zuten.
Ekitaldia St. Ambrose elizaren aretoan egin zen eta Utah Basque Dancers taldeko dantzari gazteak izan ziren protagonista nagusiak. Taldeak emanaldi bikaina eskaini zuen eta ikusleak, haur zein nagusi, adi-adi jarraitu zituzten euren dantza pausuak. Zuberoako Maskarada dantza bereziki zirraragarria izan zen, eta ohi den legez, ikusleek arnasari eutsiz ikusi zuten dantzaren unerik ikusgarriena, txikito basoaren gainera salto egiten denekoa. Cirbie Lee Sangroniz dantzariak sarean jarri duen bideo honetan ikus dezakezue:
[Denetarik izan zen: istripu txikiak eta salto ikusgarriak. Adi azken dantzariaren erakustaldiari! (bideoa CirbieLeeSangroniz)]
[Carina Barajas dantzariaren saltoaren unea (argazkia Utah Basque Dancers)]
Beste une zinez ikusgarria Gipuzkoako Ezpata dantza izan zen:
[Gipuzkoa Ezpata dantza Utah Basque Club-en Dinner Dance jaialdian, Salt Lake City-n (bideoa CirbieLeeSangroniz)]
[Emanaldia bukatuta, pozik ageri ziren Utah Basque Dancers taldekoak. Zorionak! (argazkia Utah Basque Dancers)]
Andoni Shortsleeve Zuberoako Maskaradako jauzirik zailena erreza? egiten (argazkia Utah Basque Dancers)
Dokumentuaren akzioak