Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baserriz baserri, Mairuek haien ibilbidea egingo dute

Dokumentuaren akzioak

Baserriz baserri, Mairuek haien ibilbidea egingo dute

Larunbatean egingo du Emeki elkarteak Mairuen ibilbidea, landa auzoetan dantzatuz eta etxeetako puskak bilduz.
Egilea
Urko Iridoy Alzelai
Komunikabidea
Bidasoko Hitza
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2026/02/10
Lotura
Bidasoko Hitza
Mairuak, 2019an.

Inauteriak erortzear daude, eta beraz, herriko hainbat eragile prestaketetan daude bete betean. Emekiren kasuan, hala da. Larunbatean egingo dituzte Mairuak urtero lez, Hondarribiko baserrietatik barrena. 32. aldiz egingo dute egitasmoa, eta herriko hainbat baserri bisitatuko dituzte, puskak bila, hala nola, Montañenea, Gurutze, Erranda Zar, Txapelin, Postigu, Mikel Enea, Lujunea, Higeralde, Etxebarria, Lekuona, Nabarrenea eta Arroka Berri jatetxea.

Zelestina Mirandak urtez urte mantendu zuen Mairuen tradizioa, baserriz baserri dantzaka, bertako barazkiak biltzen. 1992. urte arte egin zuen, Emekik testigantza hartu arte. Aurpegia zikindu eta radiokaset batekin joaten zen baserriz baserri, bere erratzarekin bertako izpiritu txarrak uxatzera. 

Geldialdia Jaizkibel kanpinean egingo dute, 10:00etan. Urtero bezala, edonor batu daiteke puskak biltzera. Trapu zaharrak jantzi, aurpegia zikindu eta lastozko kapela besterik ez da behar.

Dokumentuaren akzioak